Batzar Nagusia: deialdia

Berri korporatiboak

2017/04/19

Batzar Nagusia: deialdia

Eusko Ikaskuntzako urteroko Batzar Nagusia ekainaren 9an izango da, ostiralez, 16:45ean (lehen deialdia) eta 17.00etan (bigarren deialdia), Donostiako Miramar Jauregian.

Bertaratzen diren bazkideak erakundearen nondik norako guztiak ezagutu ahal izango dituzte eta euren galderak eta eskaerak plazaratu.

Hasteko, iazko Batzarreko aktaren (2016.6.18koa) behin betiko onespenari ekingo zaio. Ondoren 2016 Ekintza Memoriaren aurkezpena burutuko da eta urteko Balantzea eta Emaitzen Kontua. Jarraian Eusko Ikaskuntzaren lehendakariak egindako ibilbidea eta hurrengo pausoak azalduko ditu eta azkenik, 2017ko ekintza plana eta aurrekontua aurkeztuko da.

Dokumentazioa webguneko Gune Pribatuan jarriko da aurrez eta Batzar hasieran banatuko da ere.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp