Barandiaranen gaineko unitate didaktikoa prest

Berri korporatiboak

2018/06/05

Barandiaranen gaineko unitate didaktikoa prest

Jose Miguel de Barandiaran Fundazioak bere fundatzailearen irudia eta haren lana hedatzea ditu helburuetariko batzuk.

Egiteko horretan, baliogarria izango zaion unitate didaktiko bat prestatu du Euskal Herriko ikastetxeei zuzenduta. LH 3 eta DBH 1.go mailetako neska-mutilentzako materiala osatu du. "Garrantzitsua da gaur egungo neska-mutilek ere Barandiaran nor izan zen jakitea, Euskal Herriari egin dion ekarpen handiaren berri eduki dezaten", aipatu dute Fundaziotik.

Jose Migel Barandiaran Aierbe. Euskal kulturaren ikur deituriko unitatea euskaraz egina dago eta lau atal ditu; horiek ikasleei, irakasleei, ikastetxeari zuzendutako informazioz eta material osagarriz daude osatuta.

Informazio gehiago edo unitate didaktikoa eskuratu nahi duten profesionalek gasteiz@barandiaranfundazioa.eus helbidera idatz dezakete, edo 945 14 30 66 telefonora deitu.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp