Badakigu Master Amaierako bi proiektu irabazleen egileak nortzuk diren

Bekak

2017/11/21

Badakigu Master Amaierako bi proiektu irabazleen egileak nortzuk diren

Libe Alvarez Iruguenpagate eta Joseba Fernandez de Landa izan dira bi dirulaguntzen onuradunak.

Martxoaren 31an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean izan genuen mintegian, ikertu beharreko bi gai zehaztu genituen: ‘Gazteen harreman SAREAK euskararen sozializazioan’ eta ‘Euskararen erabileraren aldeko MOTIBAZIOAK gazteengan’, hain zuzen ere. Deialdi honek, noski, dirulaguntza bat zuen esleituta. Bada, deialdi honetara aurkeztu diren hautagaien artean Joseba Fernandez de Landa eta Libe Alvarez izan dira irabazleak. 

Joseba Fernandez de Landa gasteiztarrak euskal hiztunek sare sozialetan dauzkaten harreman-sareak eta jorratzen dituzten gaiak aztertuko ditu. Azken bi urteetan, ordea, Gasteizko gazteen parte-hartze soziopolitikoari eta Gasteizko nerabeak eta sare sozialeei buruzko bi ikerketan lanean aritu da. Hemendik aurrera landuko duen Ikerketa berri honen zuzendariak EHUko irakasle Kepa Sarasola Gabiola eta Rodrigo Agerri ikertzailea izango dira. Ikerketa honek, gainera, zuzendarikide bat ere izango du: Arabako Foru Aldundiko Euskararen Foru Zerbitzuko arduradun Jokin Larrañaga, hain zuzen ere. 

Libe Alvarez Iruguenpagate, izan da ‘Euskararen erabilera aldeko motibazioak gazteengan’ lan lerroko irabazlea. 22 urteko bilbotar gazte hau, EHUko Eleaniztasuna eta Hezkuntza Unibertsitateko Masterreko ikaslea da. Ikerlari honen zuzendaria EHUko Ikerketa eta Diagnostiko Metodoen katredadun Jasone Cenoz izango da eta, zuzendarikidea, Garbiñe Altuna Villar, B01 Abando Berritzeguneko Hizkuntza Normalkuntza Aholkularia. Libek, bere Gradu Amaierako Lana Lehen Hezkuntzako gaztetxoen gainean egin zuen. Dirulaguntza honek nerabeen ohiturak aztertzeko eta gaian sakontzeko aukera emango dio.  

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp