Imanol Olaizola, 1920-2018

Gure bazkideak

2018/04/19

Imanol Olaizola, 1920-2018

Eusko Ikaskuntzako Ohorezko Bazkide Imanol Olaizola Etxeberria hil zen apirilaren 19an Donostian.

1918tik Eusko Ikaskuntzako kide aktibo zen José Olaizola Gabarainen seme Imanol Olaizola Donostian jaio zen 1920ko urriaren 29an.

Eusko Ikaskuntza oraindik Espainian debekatuta zegoenean, Euskal Herriko lau aldundien aurrean Revista Internacional de los Estudios Vascos kudeatu zuen eta horrela esku pribatuetan erori zedin ekidin.

1976tik aurrera Eusko Ikaskuntza abian jarri eta biziberritzeko lanean parte hartu zuen Aingeru Irigaray eta Agustín Zumalaberekin batera. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ordezkari gisa 1978ean sortutako behin-behineko Juntako kide izan zen.

Partekatu
Facebook Twitter Whatsapp