Oihane Korres Alonso / Doktorea Hezkuntzaren Berrikuntzan. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea Deustuko Unibertsitatean

Urteko Galdera

27/10/2017

Oihane Korres Alonso / Doktorea Hezkuntzaren Berrikuntzan. Psikologia eta Hezkuntza Fakultateko irakaslea Deustuko Unibertsitatean

¿Qué es ser humano hoy?

Zer esan ez dakidala geratzen naiz. Galdera eskerga da. Zer da gizakia izatea gaur?  Ia izutu egiten nau. Gizakia, alde batetik, eta gaurkotasuna, bestetik. Termino iheskorrak dira, begirada bakar batekin heldu ezin direnak. E-maila itxi, eta ikasleen lanak zuzentzen jarraitzen dut. Baina galderak hortxe dirau. Jakin-minaren arrak barrutik dabilzkit. Buruandaukat bueltaka galdera, alde batetik bestera… Eta, bat-batean, gelditu egiten naiz. Hori da. Gaur, gizaki izateak, atzo bezalaxe, erantzunen beharrean du oinarrietako bat. Erantzunen behar honek ekarri ditu azken mendeetan ezagutza zientifikoan izan diren aurrerapenak, eta, era berean, aurrerapen horiek bizitzeko eta bizitza ulertzeko moduak eraldatzen joan dira. Gaur atzo baino gehiago dakigu, baina bihar baino gutxiago.

Sigue leyendo 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp