"Gernika Batailoia" dokumentalaren emanaldia

Videos

17/06/2016

"Gernika Batailoia" dokumentalaren emanaldia

“Gernika Batailoia” dokumentala aurkeztuko da frantsesez Baionako Euskal Museoko Xokoa gelan, 2016ko ekainaren 24ean, arratsaldeko 18:30etan. Franck Dolosor, filmaren egileak, eta Jean Claude Larrondek aurkezturik, sarrera urririk izango da.

Gernika ez da bakarrik 1937ko bonbardaketa. Zortzi urte geroago zutik dagoen herri baten sinboloa da askatasunaren alde borrokatzeko Euskal Herrian eta munduko edozein tokitan!

"Gernika Batailoia, askatasun itxaropena (1945-2015)" dokumentalak faxismoaren kontra eta aliatuen alde borroka egin zuen euskal talde militarraren historia gogoratzen du. Kontakizuna 2015eko apirilean hasten da Pointe de Grave aldean gudariei egin zitzaien omenaldiarekin. 70 urte lehenago naziengandik askatzen lagundu zuten Frantziako Medoc eskualdea.

Gernika batailoia osatu zuten gizonek Errepublikatik hona Euskal Herriaren bizi ibilbidea berreraiki zuten.

Faxismoari militarki buru egin zion Gernika Batailoiaren jokaera ez zen ekintza isolatua izan. Jose Antonio Agirre Lehendakaria buru zuen erbesteko gobernuak hainbat ekimenei egin zien aurre: diplomazia, espioitza, pertsonen laguntzea... Aliatuen babesa zen helburua, Francoren erorketa eta etxerat itzultzea. Hura zen "askatasun itxaropena", hura egiazko borroka Franciso Pérez "Paco" eta Jose Ramon Aranberria "Matxote" gudariek kontatua. 

Compartir:
Facebook Twitter Whatsapp