Schedule

Diffusion du documentaire "Neskatoak"

Presentations

Diffusion du documentaire "Neskatoak"

Date:
03/14/2018 18 :30
Location:
Musée Basque de Bayonne

Frankismoan, 1940 eta 1970 urteen artean, Ipar Euskal Herrira eta Frantziako bertze hainbat tokitara lanera joandako emakumeen bizipenak jaso ditu "Neskatoak" dokumentalak. Emakume horiek, nerabe eta neska gazteak, familia gibelean utzi, eta bizimodu hobe baten bila joan ziren. Batez ere, etxe onetan eta hotel eta jatetxeetan zerbitzari eta sukaldari lanetan aritu ziren. Baldintza gogorretan aritu behar izan zuten emakume hauek, 12 eta 14 orduko lan-jardunetan; kontraturik eta paperik gabe anitzetan; eta pasaporterik gabe, muga gordeka pasa behar izan zuten hainbertzek. Baztan-Bidasoako 15 emakumeren bizipenak bildu ditu dokumentalak. Datorren martxoaren 14ean Baionako Euskal Museoak filmaren emanaldi bat antolatzen dut Jon Abril filmegilearekin.