Henry David Thoreau. Antonio Casado da Rocha

Podcast

06/24/2017

Henry David Thoreau. Antonio Casado da Rocha

Euskadi Irratia. Amarauna

Iparamerikar filosofo, naturalista eta idazle bati buruz arituko dira, duela 200 urte jaio zen Henry David Thoreauri buruz. Bizirik zen bitartean apenas ezagutu zen bere lana, baina bere planteamenduek gero eta garrantzia handiagoa hartu dute egun.

Erresistentzia baketsua eta desobedientzia zibilaren sortzailea, mugimendu ekologista eta gauza txikien gozamena aldarrikatzen duen slow filosofiaren inspiratzailea, Thoreau erreferentzia bihurtu da gure garaiko pentsamendu alternatiboa ulertzeko. Horretarako, filosofian doktore eta EHUko Filosofia, Zientzia eta Baloreen masterreko irakasle den Antonio Casado Da Rocha izango dugu gurekin: Thoureauri buruz gazteleraz idatzitako lehen biografiaren egilea eta pentsalariari buruzko saiakera zenbait ditu, azkena argitaratu berri den Una casa en Walden.

Hear the podcast >>

Share:
Facebook Twitter Whatsapp