Eusko Ikaskuntzak bat egin du BERRIA egunkariaren "GEROA ZUGAN" kanpainarekin

Corporate news

01/25/2018

Eusko Ikaskuntzak bat egin du BERRIA egunkariaren "GEROA ZUGAN" kanpainarekin

Gure sarearen parte zareten guztiek aukera izango duzue bi hilabetez doan harpidedun izateko.

Kaixo, lagunok:

Jakingo duzuen bezala, BERRIA Euskal Herrian dugun euskarazko egunkari bakarra, beste komunikabide asko bezala, bere oinarri ekonomiko mantentze arren GEROA ZUGAN kanpaina abian jarri du.

Eusko Ikaskuntzak, euskara eta euskara erabilerarekin jatorrizko konpromisoa jarraiki, bat egin du BERRIA egunkariaren “GEROA ZUGAN” kanpainarekin, eta bere jardun eremuan BERRIAlagunak egiten laguntzeko asmoarekin.

BERRIArekin egindako akordio honen bitartez, Eusko Ikaskuntzaren sarearen parte zareten guztiak aukera izango duzue bi hilabetez BERRIAlagun Harpidedunak izateko, DOAN, horrek dakartzan abantaila guztiekin:

  • Bi hilabetez, BERRIA egunkaria etxean edo kioskoan jasoko duzue asteburuetan, DOAN.
  • Astegunetan ere egunkaria eskura izango duzue PDF formatuan, nahi duzuen euskarritatik irakurtzeko.
  • Zerbitzu esklusiboak izango dituzue berria.eus-en eta BERRIA aplikazioan.
  • Opari eta sarreren zozketetan parte hartu ahal izango duzue astero; gonbidapen esklusiboak jaso, eta deskontu zuzenak izango dituzue komertzio eta aisialdiko zerbitzuetan.

Eskaintza baliatzeko, pauso hauek eman besterik ez duzu:

  • Sar zaitez berria.eus/geroazuganeskaintza webgunean.
  • Jar ezazu sustapen kode hau: EUSIKASGZ152
  • Osa ezazu eskaera zure datu pertsonalekin.
  • BERRIAko Bezero Arretako kide bat zurekin harremanetan jarriko da egunkaria nola helarazi zehazteko.

Izan zaitez BERRIAlaguna, eta gozatu abantailez!!

Share:
Facebook Twitter Whatsapp