Badakizu?! / Nor-Nori-Nork

Videos

06/12/2014

Badakizu?! / Nor-Nori-Nork

Euskomedia Fundazioak, Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, Euskal Herriko historia eta zientziaren inguruko bi mikrobideo sorta egin ditu.

Euskara eta gazteleraz dauden 35-40 segundo inguruko bideoak dira. Marrazki bizidunen bidez, pertsonaia bakoitzaren deskribapena eskaintzen da. Guztira 60 dira. Badakizu?! izeneko seriean Euskal Herriko 30 pertsonaia historiko lantzen dira, gure ohiko paisajearen parte direnak (kale, plaza, monumentu, erakunde eta abarretan agertzen direlako), baina orokorrean jendeak gutxi ezagutzen dituenak. Mikorbideoen bigarren saila Nor-Nori-Nork deitzen da eta bertako protagonistak mendetan zehar euskal ikerketa teknologiko eta zientifikoa sendotzeko urrats txiki eta handiak eman dituzten 30 zientzialari dira. Bi sortak Euskomedia Fundazioaren orrian ikus daitezke: http://www.euskomedia.org/badakizu eta http://www.euskomedia.org/aunamendi/ee/tecnologia helbideetan eta Youtube kanalean ere bai http://www.youtube.com/user/Euskomedia/featured , Euskomediak produzitutako beste zenbait bideorekin batera.

Share:
Facebook Twitter Whatsapp